Onintza Enbeita
BIRA

Indarkeria

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Indarkeriak (batzuenak) sutu egiten du telebista eta irratietako tertulietan bizi den jendea. Eguneko ordua, moderatzilea, kanala, uhin frekuentzia eta programaren formatua edozein direla ere, ia denek Kataluniako irudietan herritarrek ageri duten indarkeria salatzen dute. Eta ez dut nik ukatuko indarkeriarik ikusten denik; baina, aizue, indarkeriak forma asko ditu gurean.

Erreferendum bat antolatzearren hamar urtetik gora kartzelan pasatu behar izatea indarkeria da. Eta indarkeria da estatuaren diru laguntzetatik bizi behar izatea, estatu horrek berak bizitza duina galarazten dizulako. Zure genital berdinak dituen norbaitekin larrua jotzen duzulako desberdina izan beharra ere indarkeria da. Zure azalaren kolorearen araberako lan baldintzak jasatea indarkeria da. Zure umeak egin dezakeen jatordu bakarra eskolakoa izatea, beste askok janaria bota egiten dutenean, indarkeria da. Daukazun diruaren araberako bizitza duina izatea indarkeria da. Alua daukazulako bortxagarria izatea indarkeria da. Norbere hizkuntzan bizitzeko eskubidea ukatzea indarkeria da. Zeure sentitzen ez duzun estatu bateko kide izatera behartzea indarkeria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.