Onintza Enbeita.
BIRA

Agur urte zaharra

2019ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Abenduarenak egin du. Biharkoak beste egun bat izan beharko luke, baina ez da egun arrunta izango. Abenduarekin batera, 2019arenak ere egin egingo du. Berriz ere festak eta ospakizuna, girlandak eta argiak. Agur, agur urte zaharra, joan zaitez lotara. Eta xanpaina lehertuko da, eta mahatsa jango dugu ito arte. Eta petardoak botako dira, edo tiroak edo zarata ateratzen duen edozein gauza. Batzuek barruko arropa gorria jantziko dute datorren urtean pasioa izateko, beste batzuek dirua jarriko dute lapikoen azpian urte aberatsa izateko, izango da ilargiari dantza bereziren bat egingo dionik ere. Jende askok egingo dugu zerbait urteari gauza onak eskatzeko. Hala ere, izango dira 2020an guk aldatu ezin ditugun gauzak.

Hein berean, ordea, badira geuregan dauden gauzak ere. Hainbeste erritual eta txorakeria aplikatu gabe aldatu ditzakegun gauzak badira. Gure jarrera guk aldatu dezakegu, gure ohituretan geuk eragin dezakegu, gure bizioak geuk kontrolatu ditzakegu (benetan kontrolatu nahi baditugu), gure pasioa geuk landu dezakegu... Total, ez dakigunik ezer ere ez. Datorren urtean egin nahi duguna, nahi dugunetik ahal duguna, ezingo duguna, ekinez lortuko duguna... Gauza asko daude geure esku, eta geuk egin beharko genuke bihartik aurrera horretarako ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.