Onintza Enbeita.
BIRA

Memoria txarra

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Egunak aurrera doaz. Astelehen eguerdian Jaurlaritzaren zain jarraitzen dutenak nazkatuta daude itxaroteaz. Eguerdiko albistegiek esan dute zerbait esango duela Lehendakariak arratsaldean. Ez dut uste, hala ere, Zaldibarren gertatuaz gogoratuko denik. Pista guztien arabera, hauteskundeez baino ez du hitz egingo. Sare sozialetan, desagertutako langileen senideen txioak irakurri ditut. Gertatzen ari dena ikusita, edukazio handiz ari direla iruditzen zait. Ez dago egoera jasaterik. Zabortegia goitik behera erori da, langile bi harrapatu ditu azpian, bilaketa lanak gelditu egin behar izan dituzte amiantoa aurkitu dutelako, lurrak su hartu du, ura botatzerik ez da komeni luizien arriskua oraindik hor dagoelako, langile bien gorpuek han azpian jarraitzen dute nonbait eta inguruko herrietan nabarmena da erretzen ari denaren usaina. Eta Jaurlaritzak esateko duen bakarra da, hain justu ere oraintxe, egun hauetako batean, gehiago itxaron gabe, zabortegiari espedientea irekitzekotan zirela. Edo halako zerbait.

Hauteskunde urtea da aurten (gezur urtea). Baina guk ere erruaren zati handi bat badugu. Datorren hilerako ahaztu egingo zaigu Zaldibarren gertatu dena, eta botoa betikoei emango die jendeak; baina kasu, memoria txarra oso arriskutsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.