Onintza Enbeita.
BIRA

Interesa

2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Katu txiki batekin konpartitzen dut etxea duela astebetetik, gutxi gorabehera. Hor ari natzaio irakasten nola egin behar dituen betebehar fisiologikoak leku konkretu batean, nola urrundu behar duen txakurrengandik, non uzten diodan janaria... Ez dit kasu handirik egiten, baina ari gara. Kontua da nik badakidala indartzen denean kanpoan egin beharko duela lo. Berak ez daki nire asmo gaiztoa indartu arte laguntzea dela, gero bere bizimodua atondu behar izango duela. Kanpoan jan, kanpoan lo, kanpoan ibili, kanpoan dena edo ia dena. Momentu batean pertsona gaizto sentitu naiz: oso gaizto. Aitak esaten dit katuarentzat hobeto baino ez dela kanpoan egingo duen bizitza, baina nik uste dut interesatua naizela. Nik nahi dudana da orain jan dezala eta ikasi dezala bizitzeko behar duen guztia, gero buruko minik eman ez diezadan. Eta gogoratzen naiz barre egin niola lagun artzain bati ardiei bildotsa kentzean sentitzen zuena esan zidanean. Ardiak engainatu egiten ei ditu: ardiak konfiantza osoz uzten diola bildotsa hartzen, eta berak hiltegira eramaten duela.

Animalien artean bizirautea ez da erraza izango, baina gure aldean gardenak dira haien arteko harremanetan. Elkar jaten dute patariek, baina elkar loditzen urte betean egon gabe:goseagatik, interesagatik baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.