Onintza Enbeita.
BIRA

Euliak

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Desesperatzen hasita nago, eta beroa hasi baino ez da egin. Etxea hasi zait euliz betetzen eta beti bezain zalantzati nabil: aerosolak erabiltzea ez da komenigarria, euliek bizitzeko eskubidea daukate, leihoetan sareak jartzeak autokartzelatu egiten gaitu... eta beste mila gauza. Eta gogoratu naiz nola aztertu nuen ikasleekin Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuko lehen ipuina. Baserri zahar bat euliek nola hartzen duten kontatzen du Alberdik, eta ikasleei galdetu nien ea haien ustez ipuineko euliek zer sinbolizatzen duten. Barre egin genuen klasean bata bestearen erantzunekin: umea, maitasuna, betebeharrak, ametsak... eta, nola ez, dirua. Horiek izan ziren erantzunak.

Egun hauetan nire etxea hartu nahian dabiltzan euliak irakurtzen saiatu naiz. Lehen deskartea dirua izan da. Edonork asmatuko luke etxean euli gehiago dagoela dirua baino. Maitasuna eta ametsak izan behar dute; edo nahi dut izan daitezen. Edozein etxe da ederragoa barruan bizi direnek elkar maite badute, edo elkarrekin ametsak eraikitzen badituzte. Etxe aurrean, ostera, mundua izaten dugu zain, bere gizarte egitura lehiakor eta bortitzarekin. Ez dago hori baino aerosol indartsuagorik gure ametsak akabatzeko. Ordea, euliak bezain ekinak izaten asmatzea da kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.