andoni egana
HITZ ETZANAK

Hotz

2018ko urriaren 31
00:00
Entzun
Gogoa non eta zertan jarri baldintzatuta bizi gara. Premia sentitzen dugu, eta geuk bilatzen dugu informazioa. Eta eskertzen. Igaro berria dugun honen antzeko denborale sasoietan, etxetik autoz irten orduko jarriko dugu hurbileko irratiren bat ezusteak harrapa ez gaitzan. Seietako berrietan esango digute haizearen eraginez arbola bat erori dela eta bi noranzkoetan oztopatzen duela bidea Aian. Zazpietan, Balmaseda inguruan izan den istripu baten berri emango digute, eta auto-ilara luzeak sortu direla jakinaraziko. Zortzietan, Elgoibar eta Mendaro artean auto bat errepidetik irten dela eta...

Irudika dezagun orain zer-nolakoak liratekeen gure pentsamenduak trafikoari eskaintzen dioten eta diogun arreta, harat-honat dabiltzan etorkin taldeei eskainiko bagenie. Seietako berrietan kontatuko balute sei etorkin afrikar, lau Maliko eta bi Nigeriako, Irungo San Juan plazan daudela su txiki baten jiran. Zazpietan, beste etorkin talde batek Irungo liburutegian hartu duela babes. Zortzietan, San Juan Plazan zegoen etorkin taldeak Behobiako taberna ertz batera jo duela oinez...

Merezi genuke horrelako informazio erauntsi bat. Eta halere, ez dakit hotz-klase horren aurrean erreakzionatzen asmatuko genukeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.