andoni egana
HITZ ETZANAK

Luze

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bazoaz presaka eta topo egingo duzue. Topo baino gehiago, talka. Larru-larruan sentitzen duzu hasieran. Molestagarri ere gertatzen zaizu hein batean, luzea delako, ohikoa baino luzeagoa, inon idatzi gabeko konbentzioek arautzen dutena baino zati bat gehiago irauten duena. Denborarekin konturatzen zara ez dela bat edo biren kontua, askorena dela, eta baduela zerikusirik adinarekin. Zenbat eta adintsuagoa, orduan eta luzeagoa.

«Jubilatuaren begirada» deitu nion hasieran nire baitarako. Jasan izan duenak aisa errekonozituko du. Pare-parera etorriko zaizu eta geratu egingo da begira-begira. Aurrez aurre jarriko zaizu eta ez du alde egiteko zirkinik ere egingo. Eta presakako erritmora ohituegia zauden horrentzat izugarri luze jotzen duten segundo batzuen buruan baino ez dizu egingo galdera. « Zu... zu zera al zara?». Baietz erantzungo diozu, zera zarela. Eta konturatuko zara begirada bitxi horren oinarrian daudela bistari eta garunari urteek erantsitako bruma alde batetik eta urteek erantzitako lotsa bestetik.

Horrelaxe ibili behar genuke munduan. Presarik gabe eta lotsak uxatuta. Eta akaso molestiatik miresmenerako jauzia egin dudalako edo, «aitona-amonen» begirada deitzen diot orain. Xamurragoa iruditzen zait...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.