andoni egana
HITZ ETZANAK

Mintxo

2018ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Kanpoan bizi ziren senitarteko batzuek koloretako telebista jarri zutela eta pozak txoratzen joan gintzaizkien bisitan aldi hartan. Ez gintuen asebete inbentu berriak. Plastiko gardenezko zelosia bat zen, beti bera, pantailaren aurrean eskegi eta hantxe tinko geratzen zena. Hamar-hamabosna zentimetroko trabeskako hiru lerro ziren, gorrixka, berdexka eta urdinkara. Lehen ikustaldian nobedadea bera zen pizgarri, baina ordu erditik aurrera segituan jabetuko zinen hura, «koloretako telebista» baino, nahi eta ezina zela, ahalegin txatxu bat.

Zuri-beltza askotan aipatzen dugu garai jakin bati erreferentzia egiterakoan. Zuri-beltzeko jendartea ziren gurea eta espainiarra Francoren garaietan. Baina itxura denez, zuri-beltzak Franco hil eta gero ere urte batzuetan agintzen segitu zuen. Ez omen gara garena, gogoratzen dugun hura baizik. Eta ezustekoa izan da niretzat jakitea Ipurbeltz-eko Mintxo zuri-beltzean zela berez eta koloretan orain jarri dutela. Buru txarra eta memoria ona dugunoi noizbait bigarrenak ere huts egiten digu, nonbait. Koloretan neukan nik gogoan. Begiak itxi eta koloreetan ikusten dut oraindik...

Ametsak zuri-beltzean edo koloretan egiten ditugun eztabaidatzera ez naiz inoiz gehiago ausartuko badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.