Onintza Enbeita.
BIRA

Venezuela

2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Irakurri eta entzun izan ditut venezuelarrek chavismoa defendatzeko dituzten arrazoiak. Ez dago arrazoi bat sistemaren zentrotik kapitala kendu eta bizitza jartzeari lotuta ez dagoenik. Ez naiz egundo Venezuelan izan, baina pentsa dezaket nola bizi ziren hangoak Hugo Chavezek hauteskundeak irabazi baino lehen. Ez dago ekonomia tratatu handirik irakurri beharrik: nahikoa da eskasiaz kexu direnak nortzuk diren ikustea. Ez dut nik ukatuko Venezuelako Gobernuak azken urteetan akatsik egin duenik, eta ez dut esango denean asmatu duenik. Baina munduko zein agintarik esan dezake hori? Batek ere ez, kontrakoa sinistu arazten saiatzen bazaizkigu ere. Eta badakit Chavez ez dela Maduro, baina jokoan dagoena ez dira pertsonak, presidenteak edo haien izenak: jokoan dagoena herri eredua da. Batzuek herria biziarazteko lan egiten duten bitartean, besteen buruetan betikoak herriaren kontura aberasten jarraitzeko plana baino ez dago. Eta hori badakigu zer den, ez baita Venezuelan bakarrik gertatu gure historia hurbilean.

Eta zalantzarik dudanean, ozeanoaren beste aldetik ondorioak ateratzea zaila dela pentsatzen dudanean, Venezuelako oposizioari begiratzen diot. Askotan norbaiten alde jartzeko nahikoa baita kontra nortzuk dituen jakitea. Eta ni Madurorekin gelditzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.