andoni egana
HITZ ETZANAK

Bularrak

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Antón Carabina-na, mató a su mujer-jer-jer, la metió en un saco-co, la llevó a moler-ler-ler. El molinero dijo-jo, esto no es harina-na, esto es la mujer-jer-jer, de Antón Carabina-na». Elkarri eta erritmo jakin batean esku zartadak ematearen jolasa kantu honekin laguntzen genuen umetan, euskaraz egiteko ohitura genuenok ere. Hots, Anton Carabinak emaztea hil, zaku batean sartu eta errotariari eraman ziola. Eta errotariak esan zuela hura ez zela irina, Anton Carabinaren emaztea baizik. Ez dut ulertzen nola iritsi zitzaigun kantu hori eta nola ez ziguten kantatzea galarazi. Gutxiagorengatik daude kartzelan edo mehatxupean rap kantariren batzuk!

Santa Ageda bezpera bezpera gaur. Nafarroan eta gazteleraz bildutakoa omen den bertso zahar bat itzuli dut neure kabuz: «Ageda ez zen nonbait makurtzen zenbait jainkoren gerizan/ 'bularrak moztu behar dizkinagu, hik nahi dunana egin zan'/ Santak goxoki erantzun zien, (bera halakoa izan)/ 'moztu behar bada, moztu itzazue, tinkoa naiz ni bizitzan'/ zer egingo ta, bularrak moztu, ogia ebaten den gisan».

Gordin. Gu hor ibiltzen gara «oles egitera gatoz» eta «Euskal Herriko eguna» eta oinetakoz aberats ez gabiltzala kantatuz. Ez genuen bestelako ondarerik, ala ezkutatu egin digute?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.