andoni egana
HITZ ETZANAK

Pertsona

2019ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Ez dakit nik hala den, baina baietz diote. Pertsona hitza, latineko persona-tik dator. Etruskoen phersu-tik hartu omen zuten haiek, eta etruskoek, berriz, greziarren prosopon- etik.Pros horrek aurrean adierazten du. Eta opos-ek, berriz, aurpegia: aurpegiaren aurrean. Maskaratzat ezagutzen dugun hori, alegia. Horregatik diote pertsona eta maskara hitzek harremana dutela erro-erroan.

Ez da itsusiagoa beste azalpen bide bat. Garai bateko antzezleku zabal haietan eta bozgorailu eta mikrorik ezean, antzezleek zerbait egin beharra zeukaten euren ahotsa guztiek entzun zezaten. Maskara lagun ezin hobea zen horretarako. Per sonare erabiltzen zuten. Ahotsa entzun zedin. Jakineko kontua baita begientzakoaz gain, ahoarentzako zirrikitua baino ez dutela maskarek, eta ahotsak, erabat zulotxo horretara bideraturik, indar handiagoa hartzen baitu jaurtitzean.

Ihauteri sasoia da. Mozorroena. Maskarena. Pertsonena. Garena ezkutatu eta ez garena azalduz, ustekabean, garenera sekula baino gehiago hurbiltzen garen urte bolada hori... Eta arrazoi zuen Onintza Enbeita zutabekideak. Ez dut ulertzen mozorroa erosi behar hori. Azken orduan, inprobisatuz, etxeko kajoi eta armairuak miatzen ibiltzea baino gauza ederragorik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.