andoni egana
HITZ ETZANAK

Ito

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Egiten duenari eskatzen zaiok» esan zidan behin adiskide batek, lan enkarguekin burutu ezinda nenbilela. «Niri ez zidatek eskatzen!» erantsi zuen bihurri, bere alfer famaz harro.

Egile eta eskatzaileen —eskale ez dut jarriko beste gauza bat da eta— artean zatitu dugu gizartea, nahiz bietatik egiten duenik baden. Teknologiaren garapenak eskatzaileen alde egin du, eta egileen aurka. Duela hogeita hamabost urte, eskatzaileak —zeinaren lan nagusia den egileak egin dezan lortzea— estutu egite zuen egilea. Baina horrek bazituen bere irtenbideak. Ari zela bukatzen. Bidaliko ziola gutunez. Posta zerbitzua makal zebilela... Faxa iritsi zen gero. Eta denboraren aitzakia agortuz joan zitzaion egileari. Sakelakoaren, e-mail-aren eta orduz geroztikakoen iritsierak eskatzailearen helbideak ugaritu eta egilearen saihesbideak urritu ditu. Egin ahala igorri daitekeenez, egin egin behar daagindutako egun-orduetarako. Teknologiak indarra erantsi dio eskatzaileari; berandutzeko aitzakia erantzi egileari.

Pandemia garaiotan askok egin behar izan du telelana. Baina ez denek berdin. Gure belaunaldikoek, lehengora ohituagoak oro har, neurria hartzen asmatu dute. Gu baino hogeita hamar urte gazteagoko egile horiek ito egin dituzte eskatzaileek. Horrela doa mundua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.