andoni egana
HITZ ETZANAK

Badoa

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Albistea Qim Torrari ezarritako zigorrarekin bueltaka genbiltzala iritsi da. Eragin egin dit. Jose Mujicak politika uztea erabaki duela jakinarazi du. Uruguaiko presidente izanak oraindik ere senatari kargua zuen…

Laurogeita bost urte ditu, eta gaixorik dago nonbait. Betirako izango omen duen gaitz immunologiko bat. «Maite dut politika. Baina are maiteagoa dut bizitza» bota du borobil. Xehatu ditu gero bere erabakiaren arrazoiak: «Adinarengatik nago utzi beharrean. Gaixorik nago, eta neure burua zaindu behar dut. Ezin dut jendaurrean hitz egin. Ezin naiz harat-honat ibili. Egoera horretan, senatari txarra nintzateke». Osasuntsu dabilen onusteko asko izango dela bera baino okerragoa otu zait bat-batean. Gutxirekin zoriontsu ez dena askorekin ere ez dela izango irakatsi zigunarentzat ez da mingarri kargu bat eranztea. Esanguratsua da, ordea, noiz eta senatari dela utzi beharra.

Senatari hitza bera —latinezko senex jatorrian— zahartzaroarekin baitago lotua. Ez luke senatari gazterik behar. Zaharra behar du derrigor senatariak. Gazteak baleki; zaharrak baleza esaeraren ze zatiri egiten zaion jaramon argi geratu da. Ez dakien gazte asko dabil agintean. Zahar ezinduak etxerako bidea hartzen du. Lastima, Jose Mujicaren kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.