andoni egana
HITZ ETZANAK

Atalka

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Gorputza gara. Gorputza behintzat bai. Joan den asteburuko ekitaldi arrakastatsuaren ondoren «Gure Esku-k urrats gehiago egitera deitu ditu herritarrak» irakurtzea aski da horretaz jabetzeko. Eskuak eta oinak esaldi labur berean. Mundua bera azal genezake gorputzetik.

Egoerarekin tximetaraino gaude. Burua erabiliz baino ez gaitezke egoera honetatik atera. Badakigu ez dagoela errealitateari bizkar emanda bizitzerik. Eta argi dago belaunaldien arteko transmisioa dela etorkizunerako bizkarrezurra, ukondoz ukondo eta orpoz orpo egin beharreko lanak asko baitira gure begirada aldatzea lortu nahi badugu. Buru-belarri aritu beharra dago horretarako, eta ez zilborpeko ileak korapilatuz eguna alferrik galdu. Ahobizarrik gabe aritu behar dugu beti, eta, tarteka, hortzak erakutsi. Jende bulartsua behar dugu, ez erdipurdikorik. Jende sentibera behar dugu, bihotz-taupadak azal-zulo bakoitzean sentituko dituena. Ahotan beti potroak dituzten zakilak ez ditugu magalean hartuko. Ezta inoiz hatz bat mugitzeko adina adore ez duenik ere. Ez fio izan sabel-hiztunez, haien promesak gehienetan kontrako eztarritik joaten dira eta. Baina gerri pittinen bat erakutsi beharko dugu...

Diskurtso bat ere gorputzetik bezain ongi nekez gorpuzten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.