andoni egana
HITZ ETZANAK

Pantailan

2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Kirolari emana joan zait asteburua. Eta kirolak badu sinbolismotik. Hunkigarria irudituko zitzaion askoriLionel Messik Maradona gogora ekartzeko izan zuen modua.Xelebrea edo xarmanta Antoine Griezmannen gola ospatzeko era: dantza berak zelaian, alabak etxetik dantza bera egin zezan.

Buruz buruko pilota finalari dagokionez ere, probintziakeria itsuari eusten diotenek partidaren sinbolismoa azpimarratu dute. Bi gipuzkoarren arteko finala hirurogeitaka urteren buruan. Niretzat, esanahi handiko beste zerbait bazen han, ordea. Bi pilotari gipuzkoar kantxan, eta Xabier Euzkitzeri lagunduz, bi esatari nafar, zein baino zein euskara egokiagoan, kantxaz kanpo. Zenbaiten buru hertsietan ez zen horrelakorik sartuko. Ez al ziren, ba, pilotarako nafarrak eta euskaraz mintzatzeko gipuzkoarrak?

Euskaraldiak sinbolikoez haratagoko asmoak ditu. Madrilera ere iritsi zen atzo. Getafe-Athletic partida. Gazteleraz zen erretransmisioa eta zelai ertzean zegoen kazetariari galdetu zioten bi entrenatzaileen jarreraz. «Garitano aginduak eman eta eman ari da bere jokalariei. Baina zer esaten dien ezin dizuet kontatu, gehienei euskaraz zuzentzen zaie eta». Egia. Zertxobait entzun genezakeen guk ere etxetik. Tentsio betean, zinez ahobizi ari zen Gaizka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.