Onintza Enbeita.
BIRA

Itzali

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Euskal herritarroi ere debaldeko gauzak kontsumitzea gustatzen zaigu. Musika, antzerkia, pintura, poesia… debalde direnean ilaran jartzen gara zein kultuak garen erakusteko, baina ordaintzea tokatzen zaigunean, ez dugu hainbesteko interesik erakusten. Askotan pentsatu dut jendeak, orokorrean, ez duela uste eskaintzen zaizkion sormen lanek hainbeste balio dutenik; bestela, zergatik kostatzen zaigu hainbeste artista bat artetik bizi daitekeela onartzea? Aberatsa iruditzen bazaigu, gaizki; pobrea bada, ganora gabea. Ez, guk ere ez diogu sormenari daukan balioa ematen.

Eta gero daude gure agintariak: gure botoekin eta zergekin gure bizitza hobetu behar luketenak. Baina ez dakite nola erabili kultura gure bizitzak hobetzeko. Gainera, munduko edozein bazterretan gutxieneko fama duen edonork balio die hemengo artistek baino gehiago. Ze hemengo bertsolariak, musikariak, idazleak eta beste hainbat farandulero kritikoak dira boterearekin; hau da, hemengo agintariekin. Eta agintariek ez dute hori sobera maite. Beraz, edozein pastel banatu behar dutenean, kultura beti da azken putz. Ez gaitezen engaina, ordea: entretenimenduaren izenean, kulturak ezin du bere zentzu kritikoa galdu.

Pare bat egunez itzali gara. Ez dakit nahikoa izango den kontzientziak pizteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.