Onintza Enbeita.
BIRA

Autoritatea

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Aluarekin jaio eta emakume sozializatzearen ondorioa izango da, baina bizitza erdia galdu dut nik baino autoritate handiagoa dutenen onespenaren bila: politikan, bertsotan, kazetaritzan eta ia-ia ohean ere bai. Beti pentsatu izan dut nik baino gehiago dakitela beste batzuek, nik baino denbora gehiago daramatela egiten ari ginen horretan, haiengandik ikasteko asko neukala. Denak edo gehienak gizonak izan dira. Ez dakit datu garrantzitsua den, baina badaezpada, hemen uzten dut.

Ez, autoritatea ez da gobernuan edo instituzioetan markatzen den zera abstraktu bat: autoritatea leku guztietan dago. Baita gure kuadrillan ere. Eta ez dira gauza bera txapela irabazten dugunean jasotako zorion guztiak eta ez dira gauza bera esaten duguna zalantzan jartzen duten ahots guztiak. Gure balioen, lehentasunen eta beharren eskalan, desberdinak dira.

Eta inguruan ditudan emakume gehienek ikusten dute euren burua autoritatearen bilaketa horretan. Onarpen sozialaren bila baino gehiago, onarpen konkretuen bila beti, eta bilaketa horretan autoritate esparruak indartu egin ditugu. Guk eman diegu zenbaiti tokatzen ez zitzaien autoritatea. Ez dugu nahita egin, baina hor daude ahots urrunak zelatan, eta hor gaude gu pentsatzen dugun guztia esateko beldurrez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.