Onintza Enbeita.
BIRA

Hilekoa

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Ez du beti min ematen, baina ematen duenean, ez da jasateko minik errazena. Odol jarioa hasi aurreko egunetan titiak puztu egiten zaizkizu, eta ezin duzu haiek ukitzerik ere jasan. Tripa deitzen diogun inguru horretan egiten du minik handiena, hala ere: min astuna. Hartzen duzu ibuprofenoa, aspirina, ginebra edo gomendatu dizuten beste edozein belar, eta lanera joaten zara. Buruan daukazun bakarra etxera iritsi eta etzatea da. Kasu batzuetan hilabetero egoten gara horrela, beste batzuetan urtean hiru bat aldiz, eta zorterik onena dutenak, inoiz ez. Gure gorputzak urtean hamabi aldiz egiten du bere zikloa, eta igarri egiten dugu nola mugitzen zaigun barrua odoletan hasi arte.

Emakume askori ukatu digute noizbait gurekin larrutan egitea odola dariola egon garelako. Eta hara non, odoletan gauden egunetan min badugu lanera ez joateko aukera eman digutenean, asko asaldatu egin diren. Hilekoarekin gaudenean esnegaina moztu dezakegula sinistu zutenak, odoletan gaudenean kaltetu omen dezakegun gairik lanerako ez erabiltzea hobe dugula azaldu digutenak puzka ari dira han eta hemen: hain zuzen ere, odola kuleroetan behera hasten zaigunean gaizki bagaude lanera ez joateko eskubidea izatearekin. Zuen jarrerak eman behar lizueke gure odolak ematen dizuen adinako nazka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.