Miren Manias.
EKOGRAFIAK

'La casa de papel'

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun

Gaur estreinatu da La casa de papel espainiar telesail ospetsuaren hirugarren zatia —hori da Netflix plataformak erabilitako terminoa denboraldi berriari deitzeko—. Euskal Herrian, goizeko bederatzietatik aurrera ikusi ahal dira «munduko lapurreta handienaren» atal berriak. Zortzi, guztira. Iaz, ingelesez ez besteko telesail ikusiena bilakatu zen Netflixi esker —Antena3 telebista katean estreinatu baitzen lehendabizi—. Horren ondotik, Emmy saria eskuratu zuen; nazioarteko telesail dramatiko onenarena, hain zuzen ere. Eta 2018ko ekainetik badakigu Stephen King idazle ospetsua telesailaren jarraitzaile sutsua dela ere. «Berlinek ditu lerrorik onenak. Nairobik dauka ilerik onena», adierazi zuen pertsonaiei buruz, Twitterreko kontuan. Estreinaldiko lehen egunetan jasandako boikotaren ostean —Itziar Ituño euskal aktore eta telesailaren protagonistetako baten kontrako jarrerak tarteko—, edonork pentsatuko luke La casa de papel-ek ez zuela asko iraungo. Tira, kontrako emaitza gerta daitekeela argi dago: 4,9 milioi ikusle batu zituen denboraldiko lehen atalak Antena3en —Hego Euskal Herrian liderra izan zen bere ordutegian, 127.000 ikusle lortuta—.

Dirua ekoizteko lantegi baten talde lapurreta kontatzen da lehen bi denboraldietan. Beraz, istorioa amaituta dago. Kontua da taldeko kide bat atzematen duela Poliziak, eta, hura askatzeko asmoz, itzultzea erabakitzen dute gainerakoek. Baina ez gaitezen inozoak izan. Telesailaren sortzailearekin —Alex Pina— esklusibotasun kontratua sinatu zuen Netflixek 2018ko uztailean. Ordurako, La casa de papel mundu mailako ikus-entzunezko fenomenoa zen. Nola luzatu arrakasta hori? Lapurrei batzeko arrazoi sendo bat emanda. «Ez genuen itzultzeko asmorik. Baina, egoera hori ikusita, erantzuteko beharra ikusten dugu. Oraingo honetan, handia izango da», entzun daiteke hirugarren zatiaren teaser-etako batean.

Gustura hasi nintzen lehen zatia ikusten. Bigarrena, berriz, gogo gutxiagorekin. Gidoiak eta erritmoak maila altua badute ere hasieran, poliki-poliki beheraka egiten dutela iruditzen zait. Askotan, gainera, errealitatetik are urrunago dagoen fikzio kutsua hartzen du. Bereziki, txiklea balitz bezala tiratu duten istorioa baita. Eskerrak hirugarren zatia idazteko ardura ez dudan. Gidoigile gaixoa!

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.