andoni egana
HITZ ETZANAK

Iritziaz

2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Duela berrehun urte Edmund Massey teologo ingelesak argi zeukan. Gaixotasunak Jainkoak bidaliak ziren pertsonen bekatuak zigortzeko, eta horri txertoaren bidez aurre egin nahia ez zen deabrukeria zitala baino.

Guk, ikastolatik ilara eginez joaten ginenetik, natural ezagutu dugu txertatzearen hori, baina txertoak izan zituen mila katramila hedatu zenerako. Ingalaterran, esaterako, XIX. mendean aurrera egin ahala, zabalduz joan zen. Mendeari erdia jan ziotenean, txertoa derrigorrezko bihurtu zuen gobernuak 14 urtetik beherako haurrentzat, lege-hauslea kartzela zigorraz mehatxatuz. Eta derrigortasun horrek aurkako mugimendua ekarri zuen. 1898an, txertatzeari buruzko kontzientzia eragozpena onartu zuten...

Egun, munduaren erdia txerto bila dabilenean, badira txertoaren aurkako mugimenduak ere. Zer da arriskutsuagoa, gaitza ala txertoa? Galdera horri erantzuteko gai dena bada norbait. Nik sumatzen dut erantzuna, baina ez naiz zientzia arloan sartzeko nor. Nahiago dut filosofia jolas bat planteatu. «Iritzi guztiak dira errespetagarri». «Orduan, iritzi guztiak ez direla errespetagarri dioenaren iritzia ere errespetagarria da». «Baina gauza batzuk iritzigai dira eta besteak ez». «Eta nork erabakitzen du zer den iritzigai eta zer ez?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.