Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Pantaila gaztea

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Pelikula horrek itxura ona dauka, baina euskaraz ikusteko aukera ez dakit edukiko dugun». Donostiako taberna batean entzun nuen esaldia, eta pena handia eman zidan entzun izanak. Donostiako Zinemaldiaren astean gertatu zen, eta, bertan egon zen euskal eskaintza aztertuz, oso ulergarria izan zen esaldi hori entzutea.

Euskaldunok askotan amore eman dugu ikus-entzunezko edukiak euskaraz ikusteko aukeraren bila. Gazteek ere zailtasun handiak dituzte eduki horiek lortzeko.

Uemako herrietako ikasleen arteko inkestaren datuek argi adierazi dute gaztelaniazko edukiak errazagoak dituztela eskura euskarazkoak baino. Gazteek entretenimendua nahi dute, eta, euskara haien lehen hizkuntza baldin bada ere, gaztelaniazko edukiak eskuragarriagoak dituzte sakelakoetan eta telebistetan.

Plataforma handiei bikoizketak, azpidatziak eta edukiak eskatzeaz gain, gazteentzako edukiak aztertu behar dira. ETB erakargarriagoa egin behar da beraientzat. Uemako inkestak dioenaren arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Clan katea gehiago ikusten da ETB3 baino. ETB3 katean emititzen diren marrazki bizidun gehienek urte ugari dituzte. Besteak beste, Doraemon ikusgai dago eguneko ordu desberdinetan. Doraemon-en zale eta nostalgikoa naiz, baina uste dut katu kosmiko maitagarria ez dagoela modan. 1990eko hamarkadan arrakasta izan zuen hark interes gutxi pizten die egungo gazteei.

Ikus-entzunezkoak ikusteko bideak handitu dira, eta gazteenek Interneten bilatzen dute gehien gogoko duten edukia. Askok Youtuben bideoak ikusten dituzte, eta bertan euskal influencer gutxi daude. Sare sozialetan euskarazko edukiak aurkitzeko ardura denona da, azken finean sareak guk elikatzen ditugulako. Gazteak Youtuberako edukiak igotzen ditu, baina bistaratzeak ez dira hainbestekoak. Azken bi hilabeteetako edukien artean, Zulora saioaren bigarren denboraldiaren hasiera izan da arrakasta gehien izan duena. Bestalde, Donostiako Zinemaldian Ibon Fernandezek aurkeztu zuen Twitcheko saioen grabaketak gutxi ikusi dira.

Euskal gazteak gure hizkuntzaren etorkizun dira eta haien egunerokoan euskal edukiak ikusten ez badituzte, hizkuntzaren bilakaera zaila izan dezakegu. Pantaila gaztea aldarrikatzeko unea iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.