Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Agur, jauna (k)

Lander Arretxea -

2023ko otsailak 1

Gaur bi aurkezle dira euren agurragatik zutabe oso bat merezi luketenak. Kolaboratzaile bat kanporatu/zentsuratu dutela-eta dimisioa eman duen Joel Diaz da lehena. Gaur arte, TV3ko Zona Franca late night ausartaren aurkezle izan da, erabaki ezusteko eta indartsu hori hartu duen arte. Baina itxaron beharko du, irizpide nazionala, gertutasunezkoa eta kronologikoa —gutxienez— alde dituen beste aurkezle baten agurrak kendu baitio lekua. Zuhaitz Gurrutxagaz ari naiz, noski. Herri txiki, infernu handi utzi(ko) du.

Joan den igandean eman zion itxiera ofiziala zortzi urteko ibilbideari. Non, eta Los Angelesen, Herri txiki, Amerika handi sail bereziaren azkeneko alean. Hori bai, Mikel Pagadirekin agur hunkigarria izan zitekeena, une deseroso bihurtuta. Osatu duten bikote xelebreak gidatu duena ETB1ek azken hamarkadan izan duen saiorik arrakastatsuena izan da. Hain da ibilbide luzea, hain dirudi beti egon dela hor, ezen umorezko saiorik ez dagoela esaten dugunetan ahaztu egiten baitugu. Pagadiren osagarri serioa(goa) izateko rolean hasi zen hasieran, baina (besteak beste) pertsona zaharr(ago)ekin konplizitatea lortzeko duen gaitasunari esker, saioaren momenturik onentsuenetako askoren koprotagonista eta erantzule izan da. Ondokoei luzitzeko bidea uzten jakin du.

Akordatzen naiz Gurrutxaga metxadun futbolari promesa zen garaiaz. Gogoratzen dut ikusi nuela Vanpopel taldearen kontzertu batean, kantatu baina gehiago hitz egiten. Oroitzen dut nola zabaldu ziren lagun artean haren futbol bakarrizketen aitorpen eta balentriak. Nola harritu gintuen Tele Donostin hasi zenean kirol erreportajeak egiten. Zenbat txalotu genuen desertuan oasi bat izan zen Tumatxak saio hura. Bere harro puntuko dorpezian edo harrotasun xumean, sinpatia berezia pizten duen aurkezlea da Gurrutxaga. Beti inpostorearen roletik, beti foko horiek mereziko ez balitu bezala, antzerkiraino (ere) eraman duen dozena bat urteko bide sendoa osatu du. Auskalo zerekin harrituko gaituen hemendik aurrera. Baina apustu egingo nuke, arrakasta izango du. Herri txiki, infernu handi-k, aldiz, bere trabesia luzeari eutsiko dio. Miren Nogales aktore zestoarrak ordeztuko du Gurrutxaga. Saioari, aurpegi berriaz gain, begirada eta umore berritua eranstea izango du erronka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alvaro Arrizabalaga—ezkerretik hasita bigarrena— bisitariei azalpenak ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altxor arkeologikoa

Amaia Jimenez Larrea

Paleolitoko indusketetarako bereziki «garrantzitsua» da Lezetxiki. Bertara egin duten bisita gidatuari esker, bisitariek aztarnategiaren egoera ikusi ahal izan dute.
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Aktore asko goi maila artistikora iritsi dira umeentzako obrei esker»

Unai Etxenausia

Teatro Paraiso antzerki konpainiaren sortzaileetako bat da Lopez. Konpainia hori Gasteizko Abetxuku auzoan sortu zen, haurrentzako antzerkia egiteko. Singapur, Kanada, Norvegia... Mundu osoan zehar ematen dituzte antzezlanak.
Gazte batzuk sakelako telefonoa erabiltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal gazteek egunean ordu ugari pasatzen dituzte Instagramen

Urtzi Urkizu

11-17 urte artekoak egunean 23 aldiz sartzen dira aplikazioan, eta aldi bakoitzean, 26 minutuz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.