Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Isiltasuna hautsiz

Amaia Garcia -

2023ko ekainak 8

Aurreko astean, Lander Arretxeak isiltasunaren inguruan idatzi zuen, El silencio telesailaz hitz egiteko. Telesail hori estreinatu zenetik Netflixen ikusienen top 10ean dago. Bi kapitulu ikusi ditut, eta horrekin nahikoa izan dut telesaila alde batera uzteko. Isiltasuna jorratzeko thriller psikologiko motel bat iruditu zait. Élite telesailean ikusi ditugun bi aktoreri lana emateko aitzakia iruditu zait.

Isiltasuna apurtzeko zailtasunak dituzte telesail horretan, baina ez dira bakarrak. Kote Cabezudo argazkilariaren biktimek sufritutako abusuen inguruan sortu zen isiltasuna apurtzeko zailtasun handia izan zuten. Biktima horien ahotsak En el nombre de ellas lanean jaso dituzte. El silencio telesaila ikusgai dagoen plataforma berean ikus dezakegu, baina dokumentalak ez du horrelako arrakastarik eduki.

Lander Arretxeak dokumentala ikusteko gonbidapena egin zuen duela aste batzuk, eta Disney Plusekin izan zituen arazoen ostean, ikusteko gogo asko nituen. Dokumentaleko hiru kapituluetan Cabezudoren biktimen testigantzak jaso dituzte, baina biktimak ez daude bakarrik dokumentalean. Beren testigantzekin batera, psikologian eta zuzenbidean adituak diren pertsonak ageri dira, eta biktimen abokatuaren lekukotzak indar handia du dokumentalean. Horrez gain, Donostiako Udaleko alkate eta zinegotzi batzuen testigantzak jasotzen dira, baina ez diote balio askorik ematen dokumentalari.

Eduardo Mendoza zuzendariaren ideia batzuk ez zaizkit gustatu, batez ere Cabezudoren argazki sesioak birsortzen dituzten eszenak. Ia uneoro agertzen dira irudi horiek, eta ez dakit zer sentitu duten Cabezudoren biktimek, baina eszena horiek interes gutxi dute, eta agian biktima batzuentzat ezabatzen saiatu diren oroitzapenak pizteko arriskua dagoela uste dut.

Cabezudoren sexu abusuak gauzatu direla argi geratzen da lan horretan, baina ikuspuntu feminista falta zaio. Mugimendu feministaren aurka egiten da lanaren une batean. Ez dakit zer nolako babesa eman zaien mugimendu feministatik Cabezudoren biktimei, baina arriskutsua iruditu zait mezu hori entzutea. Telesailaren izenak dioen bezala, emakumeen izenean hitz egiten dute denek, baina emakumeen bizipen eta beharrak askotan ahazten direla dirudi.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...