AKORDIOAREN GAKOAK

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk publiko eginiko oharraren arabera, hauek dira aurrekontu akordioaren oinarrietako batzuk.
Lana eta enplegua. Hitzarmen kolektiboek gutxieneko soldatak ezartzea sustatzea, EAEko batez besteko errentara egokituta.
Etxebizitza. Alokairuen prezioak kontrolatzeko sistema bat eratzea.
I+G+B. Legealdia amaitu bitarte, urtero %12 handitzea arlo horretara bideratutako inbertsioak.
Osasuna. 30 milioi euro Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Estrategia bultzatzeko.
Klima larrialdia. Ehun milioi euro tokiko erakundeentzako Jasangarritasun Energetikoaren Funtsa aktibatzeko.
Ongizate energetikoa. Lau milioi euro gizarte larrialdietarako laguntzetarako.
Gizarte politika. Hogei milioi euro gizarte bazterkeriaren aurkako proiektuak bultzatzeko, eta beste zortzi Etxerik Gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategian jasotako helburuak betetzeko.
Gazteria. Bi milioi euro gazteei zuzendutako politikak indartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.