Datorren urtera arte, Boise

Maialen Goirizelaia Altuna - EHUko irakaslea

2020ko uztailak 31

Euskal jaiak izan dira azkenengo bi hamarkadetatik barrena Estatu Batuetako mendebaldeko euskal jendeen produkzio publikorik garrantzitsuena» (de Larrinoa, 1991:20)

1987. urtean ospatu zen lehen aldiz Boiseko Jaialdia. Hori baino lehenago ere, antolatu izan ditu Estatu Batuetako euskal komunitateak jaialdi edo piknikak. Kasu batzuetan, jaialdi edo piknikak euskal etxeak sortu berri edo sortu baino lehenago hasi ziren. Boisen, kasurako, euskal etxea 1949. urtean sortu zen, eta ,1933. urtean, Boiseko euskaldunek euren urteroko piknika lehen aldiz Boiseko parkean antolatu zuten, irekia eta inolako pribatutasunik gabea.

New Yorken ere, 1940. urtean, Summer Basque Festival picnic in NY antolatu zuten. 1959. urtean, Nevadako Sparks herrian, The Western Basque Festival jaialdia antolatu zen, Jon Ascuagaren Nuggests kasinoan. Antolatzaileen hitzetan, leku estrategikoa zen, Idahoren eta Kaliforniaren artean zegoelako. Askoren ustez, Sparks-en antolatu zen jaialdia mugarri bat izan zen, izan ere, lehenago antolatzen ziren jaialdiak «ezkutuago» zeuden. Horrela, 1959. urteko ekainaren 6an eta 7an, 5.000 eta 6.000 pertsona inguruk parte hartu zuten jaialdi hartan, eta meza, artzain txakurren lehiaketa, mus txapelketa, euskal dantza eta musika eta euskal kirolen erakusketak izan ziren.

Boiseko kasura bueltatuz, 1972. urtean, Boisen Holiday Basque Festival jaialdia antolatu zen. Jaialdi haren helburu nagusia ez zen, beste gehienen moduan, komunitatea indartu edota kultura ospatzea; jaialdi haren helburua Pat Bieter Boise Stateko irakasleak eskatu zuen beka bat osatzeko dirua lortzea zen. Bieterren helburua Idahon eta Estatu Batuetako zona horretan euskal kultura mantentzen lagunduko zuen programa bat sortzea zen, eta, horretarako, beharrezkoa zen diru kopuru bat lortzea. Horregatik antolatu zuten 1972. urtean Holiday Basque Festival-a, eta, jaialdi horri esker lortutako diruarekin, martxan jarri zen Boise-Oñati programa, 1974. urtean. 75 pertsonako talde bat Boisetik Oñatira joan zen, eta, horri esker, hainbat harreman sortu izan dira bi herrien artean.

Holiday Basque Festival -aren antolakuntzatik, egun ezagutzen dugun Boiseko Jaialdiarena etorri zen. Utahn antolatu zuten NABOren (Ameriketako Estatu Batuetako Euskal Elkarteen) bilkura batetik bueltan zetozela autoan, Idahoko komunitateko kide batek Jaurlaritzako ordezkari bati esan zion bere ametsa izango zela 1972. urtean antolatu zuten jaialdiaren antzeko zerbait antolatzea. Totoricaguenak Boiseko komunitateari buruz idatzi zuen liburuan argi esaten zuen moduan, euskaldun horiek Dreamers and Doers dira, eta amets hori egia bihurtu zuten. 1987an, Boiseko Jaialdia antolatu zuten.

Hori buruan izanda, 1990. urtean, garai horretan Idahoko gobernadorea zen Cecil Andrusek, bertako euskal komunitateari Idahoko mendeurrena ospatzeko jaialdi bat antolatzeko eskatu zion. Ordutik, bost urtean behin, San Ignazio egunean Boiseko Jaialdia ospatu izan da. Euskaldun askorentzat bost urtean behin derrigorrezko zita; beste askorentzat, gutxienez bizitzan behin egin beharreko zerbait.

Aurten, bost urte pasatuta, 2020. urteko jaialdia antolatzea tokatzen zen, baina, lehen aldiz, 0 eta 5 zenbakiak atzean utzi, eta 1a jarri beharko dugu atzean. 2021. urtean ospatuko da 2020. urteko jaialdia. Jaialdi euskal-amerikarrek euskal kultura, zabaldu, gozatu eta komunitate bat sortzeko eta indartzeko balio dute. Horrez gain, instituzioen eta enpresen arteko harremanak ere sendotzeko lagungarriak dira. Azken urtean, 50.000 bat pertsona hurbildu ginen inguru haietara. Aurten ezin izango gara bertan egon, baina datorren urtean gogo eta energia handiagoarekin batuko gara. Jarrai beza Boiseko Jaialdiak gure agendetako parte izaten; datorren urtera arte, Boise!

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna