Irain arrazistak gaitzetsi dituzte

2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak gaitzetsi egin zituen Eurokopako finalean penaltia huts egiteagatik Ingalaterrako futbol selekzioko Marcus Rashford, Jadon Sancho eta Bukayo Saka jokalariek sare sozialetan jasandako irain arrazistak. «Ingalaterrako selekzioak merezi du haiek heroiak bezala tratatuak izatea, ez arrazakeria gehiegikeriak jasatea sare sozialetan», jarri zuen lehen ministroak, atzo goizean, bere Twitter kontuan.

Ingalaterrako futbol federazioak ere gertatutakoa gaitzetsi zuen, «irmoki»,eta nabarmendu jarrera arrazistak ez direla «ongi etorriak» selekzioan. «Ahal duguna egingo dugu diskriminazioa jokotik ateratzeko. Baina arren eskatzen diogu gobernuari azkar jokatu dezala eta onartu dezala legedi egokia gehiegikeria honek ondorioak izan ditzan», adierazi zuten, ohar bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.