Bertol Arrieta.
Brasilgo Munduko Kopa. 'O TEMPLO DO FUTEBOL'

'O Templo do Futebol'

2014ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Lagunak dira etsairik handienak, eta kasualitate hutsak zoriaren jokaldirik ederrenak. Zer esan nahi duen, ez niri galdetu, baina baietz pentsakor utzi bost minutuz.

Berriatik deitu zidan nire txikitako lagunak, dei diezaiogun Benito.

— Opari bat zeukaat hiretzat —bota zidan zart—. Hegazkin txartel bat Riora!

— Rio Bravo?

- Rio de Janeiro! Eta finala ikusteko aukera O Templo do Futebol-en! Sanba, neskatila beltzaranak, hondartza, caipirinha... Brasil, motel, Brasil! Ondo etorriko zaik, ikusiko duk!

Bazuen tipoak nire arazo sentimentalen berri, noski. Harrapakin errazegia nintzen.

Aireportura bidean eman zidan behar nuen dokumentazio guztia, kontratua sinaraztearekin bat.

— Eta finalerako sarrera?

— Zer sarrera?

— Maracana, O Templo do Futebol!

— Maracana?! Ez motel! O Templo do Futebol, Rioko futbolzaleen taberna famatua! Ez al duk ezagutzen?

Kosta zitzaidan, baina irentsi nuen. Etorriko zaiok buelta...

— Artikuluak 19:00etarako bidali beranduenez! -gaztigatu zidan kotxetik, Loiuko sarreran.

Brasileko gida, Galeanoren El fútbol a sol y sombra, Zweig-en Brasil, país de futuro eskuratu nituen bidaiarako, baina baita zoriak nire eskuetan jarritako liburu txiki bat ere: Discurso sobre el hijo-de-puta. Hala dio kontra-azalak: «...putasemeen ezaugarri nagusiak, putaseme izateko moduak, nola putaseme bat putaseme bat den gauza guztien gainetik, putaseme baten bizitza pribatua eta publikoa...». Aldean eramango dut egunotan. Hire omenez, Benito. Ondo pasa Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.