Koronabirusa

Egoiliarren heriotzak gora zahar etxeetan

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Gora egin du positibo kopuruak Hegoaldean. 8.951 PCR proba egin dituzte azken egunean, eta 598 kasu berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 25 gehiago. Lurraldeka, 90 urteko emakumezko bat hil da Nafarroan, eta bertan atzeman dute positibo gehien. Are, han detektatu dute kopuru osoaren erdia baino gehiago: 311, aurreko egunean baino 28 gehiago. Hegoaldeko gainerako lurraldeetan, pixka bat apaldu da kasu berrien zenbatekoa, egindako PCR proba kopurua nabarmen handiagoa izanik ere. Bizkaian 169 kasu berri atzeman dituzte; Gipuzkoan86, eta Araban, berriz, 26. Ospitaleratzeei dagokienez, gorakada nabarmena izan da guztira. 52 lagun erietxeratu dituzte egun bakarrean, aurrekoan baino 19 gehiago.

Azken orduetan, koronabirusarekin eri ziren bederatzi egoiliar hil dira Hego Euskal Herriko zahar etxeetan, Nafarroako Gobernuak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek jakinarazi dutenez. Zehazki, lau egoiliar hil dira Bizkaian, bi Araban, bi Gipuzkoan eta bat Nafarroan. Azken herrialde horretan apaldu egin da koronabirusarekin eri dauden egoiliarren kopurua. Oraintxe,31 egoiliar daude kutsatuta, joan den astean baino lau gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.