Konstituzionalari alegazioa jarri dio Kataluniako Parlamentuak

2017ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Kataluniako Parlamentuak alegazioa aurkeztu zion atzo Auzitegi Konstituzionalari, 135.2 artikuluari ezarritako baliogabetzea kentzeko eskatzeko. Artikulu horrek parlamentuan legeak irakurketa bakarrean onartzea ahalbidetzendu, eta hori erabiliz nahi dute Deskonexio Legea onartu. Espainiako Gobernuak artikulu hori auzitara eraman zuen, eta Generalitateak helegitea aurkeztu, abuztuaren 3an, baina Konstituzionalak atzera bota zuen helegite hori, abuztuaren 16an. Egun horretan bertan hartu zuen alegazioa aurkezteko erabakia Kataluniako Parlamentuko Mahaiak.

Espainiako Gobernuak 135.2 artikuluari helegitea jartzea «gehiegikeria» eta «prebentziozko erabakia» deritzo Kataluniako Parlamentuak. Haren ustez, Espainiako Gobernuak helegitea aurkezteak «prebentziozko helburua» du; izan ere, «ez du justifikatzen irismen nagusia duen lege bat baliogabetzea». Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak salatu zuen irakurketa bakarrean onartzeko legea ez dela konstituzioaren aurkakoa, eta, hortaz, artikulu horrekin lortu nahi den helburua dela epaitzen dena, ez artikulua bera. Arrazoi horregatik hartu dute «neurrigabetzat» Konstituzionalaren erabakia, ez duelako legea zigortzen, baizik eta horrekin lortu nahi dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.