KATE MOTZEAN

2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Aurkari bat? Olaizola II.a.

Kide bat? Asko. Eulate, Barriola eta Goñi III.a.

Pilotaleku bat? Iberokoa eta Labrit.

Pilotari zerbait zor al diozu? Dena eman dit.

Eta pilotak zuri? Ezer ez. Tira, azken partida bat. Hori bai, azken partida bat zor dit.

Partida bat? Olaizolari irabazitako 22-1ekoa.

Unerik politena? Guztiak. Onarekin eta txarrarekin gozatu behar da.

Itsusiena? Azken partida, ez nuelako bukatu.

Pilota profesionalaren gauzarik onena? Pilotarien arteko laguntasuna.

Eta txarrena? Niretzat gordeko dut.

Taberna batean sartu, eta, «Hara, Irujo da!» entzun duzu... Ikasten duzu. Hasieran lotsa, baina ikasten duzu. Irribarre batekin erantzuten duzu. Jendea, orain, lehen baino gehiago gerturatzen zait.

Autografoak orain gurasoentzat eskatuko dizkizute. Guztientzat. Argazkiak eskatzen dizkidate oraindik. Ilusioa egiten dit.

Dopinik ba al da pilotan? Nik dakidala, ez.

Pilotari izan ez bazina? Auskalo, fabrikaren batean lanean, artaburu hutsa nintzenez ez nuelako ikasi.

Seme edo alaba batek pilotari izan nahi badu? Zoriontsu egingo nindukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.