Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

DARWIN ETA GU

Gazte dira gazte

Jose Mari Pastor -

2020ko azaroak 7

Bi neska autobusean doaz, unibertsitatetik bueltan. Musukoek aurpegiak estaltzen dizkiete; haserrea, ordea, ez. COVID-19arekin nazkatuta dagoela adierazi du batek, gaztaroa lapurtzen ari zaiela. Emakume bat entzun du irratian, gazteek maitasunari uko egin behar diotela esaten. «Niri ez didate bizitzeko gogoa kenduko».

Antzeko kexak zabaltzen ari dira munduan. Indiako hedabideek gazteen depresioa aipatu dute. Japonian, gazteek noiz arte eutsi beharko dioten galdetu du neska batek Nikkei Asia egunkarian. AEB eta Kanadan antzera dabiltza. Italian hitz hauekin deskribatu du egoera La Repubblica egunkariak: lagunik gabe, kirolik gabe eta lehen musurik gabe. Birusak moztutako nerabezaroa. Hedabideak Gianluca Daffi psikologoaren hitzak nabarmendu ditu web orrian: «Lehen musua lapurtzen ari gatzaizkie. Edo ez diegu esan musu hori azken musua zenik, batek jakin noiz arte».

Koronabirusak bete-betean jo gaitu. Gazteak ere bai, hildakoen artean apenas badaude ere. Krisiak ikuspegi desberdinak azaleratu ditu gazteen eta ez hain gazteen artean. Ika-mikak. Adin gerra piztu dela esan dute zenbait adituk —noiz ez da adin gerrarik izan?—. Pascal Chabot filosofo belgikarrak gatazka hori aipatu zuen udaberrian, birusa hedatzen hasia zela, La Libre Belgique egunkarian. Haren iritziz, zaharrek «mundu itoa» utzi diete gazteei, «kutsatua, nahiko gogorra». Orain gazteak kargu hartzen ari zaizkie helduei. Gazte dira gazte, eta ez daude konforme.

Bada belaunaldien arteko ituna eskatu duenik, ia ezinezkoa dena, nire ustez. Gehienez, belaunaldien arteko su-etenaren alde egingo nuke nik. Itun zibikoa edo. Baina hori ere... Sakrifikatzeko eskatzen diegu gazteei, baina nola egin pedagogia pontifikatu gabe? Bitartean, haiek kexu dira. Bizi egin nahi dute. Truman filmeko eszena batek gaztetako frenesi hori agertzen du. Ricardo Darín Amsterdamera joan da semea bisitatzera. Gaixo dago eta mutila agurtu nahi du hil aurretik. Semea ibaian, ontzi batean bizi dela ikusi du. Gazteak egun osoan «edaten eta larrutan egiten» ari direla esan du gizonak, irribarre nostalgikoz.

Gehiago nahi dute gazteek. Gehiago egin, gehiagorekin, gehiagotan —eta ez soilik euskararen arloan—. Oso egoista da amodioari muzin egiteko eskatzea 50, 60 edo 70 urte dituzunean, zeurea egin duzunean, etxean erretiratuta zaudenean, pantuflak jantzita. «Nik egin beharreko guztiak egin nituen; orain, izorra zaitezte!». Oso erraza da —eta ezjakina zaren seinale— gazteei pazientzia eskatzea. Noiz egon dira gaztaroa eta pazientzia lotuta? Oso inozoa da —edo maltzurra— garai hobeak etorriko direla eta bizitzeko aukerak izango dituztela esatea, nahiz ez dakizun garai horiek noiz etorriko diren. 16, 18 edo 20 urte behin baino ez dituzte izango, eta sasoi hori berehala joango zaie, ohartu gabe. Denbora hori ez da itzuliko. Horregatik, bizitza maite dute. Renaud-ek halaxe azaldu zion alaba txikiari Mistral gagnant kantan: «Bizitza maite behar da, nahiz denbora hiltzailea den eta umeen barreak eramaten dituen».

1977. urtean Euskal Hiztegi Modernoa kaleratu zuten Xabier Kintanak eta Joseba Tobarrek, garai haietan erreferentzia izan zena. Haiekin batera, Jon Aurre, Rikardo Badiola, Sabin Egileor, Juan Luis Goikoetxea, Juanjo Zearreta eta Koldo Zuazok jardun zuten lanean. Irudiak Antton Olariagak sortu zituen. Txotxoketan hitzari esanahi hau eman zioten: jodiendo, follando. Adibide bat jarri zuten ondoan: «Guk ere, gazteagoak ginenean, neguko gau luzeak txotxoketan ematen genituen; orain, berriz, zahartzaroan...». Neguko gau luzeak... eta udako gau laburrak. Horixe.

Neska mutilaren zain dago espaloian. Elkartu direnean musukoak erantzi dituzte une batez eta musu eman diote elkarri. Gero, berriz estali dute ahoa eta elkarrekin sartu dira autobusean. Goizeko zortziak dira, baina maitasunak ez du erlojurik. Bizitzaz gozatu nahi dute gazteek. Edonoiz. Edonon. Denborak haien barreak eraman baino lehen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hiesa: GIB positiboen ahotsa

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur

Paulo Ostolaza - BerriaTB

Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonari eman nahi izan die hitza BERRIAk: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte. BERRIAk sakon landu zuen gaia igandean.

Gasteizen, Armentiako gas putzuak ustiatzeko proiektuan atzera egin behar izan zuen Jaurlaritzak. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Interes orokorra eta udal eskumenak aurrez aurre jarriko dituen zuzenketa bidean da

Jone Arruabarrena

Pil-pilean dago legearen inguruko eztabaida, EAJ eta PSEk aurkeztutako zuzenketaren ondoren. Zuzenketa onartuz gero, litekeena da ondorioak izatea udalen eskumenetan

<b>Gotzone Sagardui.</b> Osasun sailburua, atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean egin zuten agerraldian. ©J. FONTANEDA / FOKU

Datu «txarrak» direla eta, osasun larrialdia ezarriko du berriz Jaurlaritzak

Berria

Espainiako Auzitegi Gorenak onetsi egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan osasun ziurtagiria erabiltzea. Ziurtagiria datuak apaltzeko «tresnetako» bat izango dela dio Urkulluk A. Iraola - J. Ordoñez- J. Senar

Ertzain bat bilaketa lanetan, atzo, Karrantza ibaian. ©Ertzaintza

Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona

Berria

Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.