Noiz sortua: 2019-02-06 00:30:00

Aierdik azaldu du Davalorren egoera larriaren jakitun zirela

Joxerra Senar -

2019ko otsailak 6

Sodena Nafarroako sozietate publikoak Davalor Salud enpresari milioi bat euro mailegatu zizkion 2015eko udazkenean. Gerora enpresak hartzekodunen konkurtsoan amaitu du, eta, operazio hori gaizki atera zenez, oposizioak Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea estutu nahi izan zuen atzo, Sodenaren inbertsioei buruzko ikerketa batzordean. Aierdik defenditu zuen, «erabaki zaila» izan arren nahikoa informazioa bazutela. Haren ustez, «hasieratik» zekiten Davalor egoera larrian zegoela, baina negozioaren potentzialitateari aukera eman nahi izan zioten.

Davalor 2011n sortu zen. Ikusmeneko hainbat parametro neurtzeko makina konplexu bat garatu zuen, eta optiken artean merkaturatzeko asmoa zeukan. Hala ere, negozioa aurrera ateratzeko hamabost milioi behar zituen. Teknologia hornitzaileen artean Tekniker eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa zeuden.

Goizean, UPNk bost orduko galdeketa egin zion Aierdiri; arratsaldean, PSNk operazio horren gaineko «susmoak» azaldu zituen, eta PP urrutirago joan zen, «irregulartasunak» aipatuz. Sodenak egindako txosten teknikoa kontuan hartu gabe mailegua ematea egotzi zioten Aierdiri.

Salaketa ukatu zuen lehendakariordeak. Haren ustez, Sodenaren txostenak operazio horren «argi-ilunak» azpimarratu zituen. Davalorrek finantza egoera zaila izanagatik, inbertitzaileak bilatzea lortuz gero, Nafarroan lanpostu ugari sortzeko potentziala zuen, Aierdiren arabera. Haren ustez, arrisku kapitaleko sozietate gisa, estrategikoak diren sektoreetako enpresa hasiberriak eta egoera zailean direnak laguntzen ditu. Davalorren kasuan, ezohiko proiektua zelako babestu zuten. «Horrelako gutxi daude Nafarroan», azaldu zuen.

Haren hitzetan, Sodenak berezko du arriskua hartzea, eta, txostenaz gain, beste informazio osagarri batzuk aintzat hartu zituen administrazio kontseiluak: «Zailtasunak dituen enpresa bati aurre egiteko Sodenak zuhurtzia osoz jokatu nahi badu, eta dirua berreskuratzeko segurtasun osoa izan, sekula ez du euro bat ere jarriko». Haren irudiko, txostenek informazio baliagarria eman dezakete, baina ez dute erabateko bermea ematen; azken erabakia hartzea kontseiluari dagokio.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Murgak egoera hauskorraz ohartarazi du, 15 kutsatu gehiagoren berri emanda

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna