Europako Batzordeak ez du «jarrera jakinik»
«Ez dugu jarrera jakinik, ez iritzirik, ezta ezer esateko ere gure kide diren estatuen ordena konstituzionalari buruz». Mina Andreeva Europako Batzordeko bozeramaileak ez zuen iritzirik eman nahi izan Kataluniako Erreferendum Legeari buruz, atzo Bruselan egin zuen agerraldian. Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidenteak, ordea, bai. PPren talde berekoa da, eta Espainiako Gobernuarekin lerratu zen. «Kide den estatu baten konstituzioaren aurkako ekintza guztiak Europako Batasunaren legediaren aurkakoak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu