Noiz sortua: 2019-06-01 00:30:00

DARWIN ETA GU

Nafarren osasuna

Jose Mari Pastor -

2019ko ekainak 1

Euskal jatorriko txiletar batek, Euskal Herrira 80ko urteetan etorriak, argentinarrei buruzko kontu bitxi bat azaldu zuen euskaltegiko eskoletan, Bilbon: Malvinetako gerran, diktadurak 1978ko Munduko Futbol Txapelketaren himnoa edo doinua jartzen zituen kuarteletan, soldaduak batzeko. Txapelketa hura Argentinak irabazi zuen. Argentinarrak hainbat jatorritakoak izanda, gizon guztiak elkartzeko bide hoberik ez ei zuten ikusten militarrek.

Ez dakit hori benetakoa izan ote zen edo txiletarrek argentinarren kontra asmatutakoa. Edonola ere, ikasle haren hitzak gogorarazi zizkidan lehengoan Osasuna lehen mailara igo ondoren Iruñean eginiko festak. Egoera arras desberdina izan da aste honetan, Nafarroako hauteskundeen ostean. Lehen kasuan, nafar guztiak elkartu ditu futbolak, kolore gorria nagusi. Bigarrenean, hainbat diferentzia eta kolore ikusi ditugu.

Nolakoa da oraingo lege esparru espainiarraren araberako nafarren osasun politikoa? Sendoa? Ahula? Hauskorra. Eta zaila akordioak lotzeko. Extremaduran ezkerra eta eskuina daude. Bertan inork ez du zalantzan jartzen espainiartasuna. Nafarroan, bai. Hemen bi, hiru, lau edo bost sentsibilitate bizi dira elkarren ondoan: euskal herritarren sentimendua gailentzen zaien nafarrak daude; gero, euskaldunak eta nafarrak sentitzen direnak, era berdinean; nafar-espainiarrak; espainiar hutsak eta, kontuz, nafar hutsak —kasuren bat edo beste ezagutu dut: «Ni nafarra naiz; ez espainiarra, ez euskalduna»—. Ederra morokila.

Identitate kontu horiek politikaren muga ideologikoak desitxuratzen dituzte. Ondorioz, hor ageri da Maite Esporrin andrea, «agur, Asiron!» oihuka, EH Bilduk Iruñean agintzen segitzeko dituen zailtasunak ospatzeko. Maiak eta eskuin espainolistak boterea lortzea baino inportanteagoa zen hori. Asironek arlo sozialean gauza onak egin dituela onartu du PSNko buruak, baina politika «identitarioa» egitea leporatu dio alkateari. Akaso debekatu du Asironek OTko neska-mutilak sanferminetan kantatzera etortzea eta jaiak soilik euskal musikariekin antolatu ditu? Identitarioa? Zer egiten zuten, bada, beste alderdiek, bere PSNk eta UPNk? Nongo identitatea indartzen zuten? 2007an Madrildik Iruñera heldutako agindua, abuztukada hura, ez zen identitarioa izan?

Ziri ederra sartu ziguten trantsizioan. Malabarismoak egiten ibili gara geroztik. Zazpiak bat? Seiak bat? Hiru eta bat? Hiru, bat eta hiru? Azkenean, konfederazioa osatu dugu, independentzia eta batasuna oraindik lortu barik. Bitartean, azken lau hamarkaden ondoren, gero eta bereiziago gaude. Francoren ondoren jaiotako EAEko gazteek ez dute arazorik ikusten euskaldunak direla esateko Espainiara doazenean. Nafarrek? Gehien-gehienek nafarrak direla esaten dute. Konbentzimendu osoz. Edo zuhurtziaz. Ikasle batzuek esan zidaten haiek euskaldunak direla, baina... Espainian nafarrak dira. Ez dute arazorik nahi. Ulergarria. Nafar batek vasco dela esango dio Chiclanako policía local bati?

Badago salbuespenik, baina. Mendialdeko emakume bat ezagutzen dut. Nafarra du familia osoa. Espainian nongoa den galdetzen badiote, euskalduna dela erantzuten du. Herriaren izena esan eta, hura mapan jartzen ez dakitenez, Nafarroan dagoela esaten die. Akabo giro ona. «Entonces, no eres vasca». Eta hark galdetzen die nolatan ez den «vasca» izango, haren aitak ozta-ozta bazekien espainieraz.

Lan kontuak zirela eta Iruñea aldera joan nintzen batean, Gaztelu plazako banku batean eseri nintzen uda hasierako bazkaloste eguzkitsuaz gozatzeko. Emakume edadetu bat etorri eta aldamenean jarri zitzaidan. Hizketan hasi ginen. Oso andre atsegina zen tratuan. Ogibidez maistra zen, baina erretiratuta zegoen. Nafarroako hegoaldekoa zen. Hainbat urtez jardun zuen iparraldean, «en la Montaña». Bertan euskaldunak ziren nagusi. «Oso itxiak ziren, eta den-dena gordetzen zuten. Behatz bateko maskurra zapalduta ere, ez zuten deus esaten». Ahots eztia zuen. Rafael Moneoren izeba zela esan zidan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

<b>Bisitak.</b> Senideen eta egoiliarren arteko bisitak, atzo, Andoainen. ©BERRIA

Egoiliarrak eta senideak, hormaren alde banatan

Irati Urdalleta Lete

Gipuzkoako zahar etxeetan dauden egoiliarren senideak ezin dira barrura sartu, eta atarian ari dira bisitak egiten, horma batek bereizita. Orain arteko egoera ikusita, gustura daude aurrez aurre egoteko daukaten aukerarekin.

Senideak, Iruñeko Erruki Etxearen kanpoaldean, egoiliarrak bisitatzen. / ©Jesus Diges, EFE

Egoiliarra ardatz duen zaintza eredua bultzatu nahi dute Nafarroan

Joxerra Senar

Zahar etxeetako eta beste gizarte zerbitzuetako egoitzak arautzeko dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Etxe baten antz handiagoa izango duen eredu bat lortu nahi dute aldaketekin

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna