NEURRI NAGUSIAK

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun
ARAUDIA
Egokitzapenak. Osakidetzako lanpostuen dekretua moldatzea. Hautaketei buruzko azken legeetara egokitzea.

PLANGINTZA
Ebaluazioa. Osakidetzak 2030 arte beharko dituen giza baliabideen ebaluazioa egitea.
Mailakatzea. Hautaketa prozesuak aldian-aldian egitea, ez kolpetik postu asko aterata. Hautaketa zerbitzuak etengabe kudeatzeko egitura izatea.

PROZEDURA OROKORRAK
Lehiaketa-oposizioa. Eredu hori izatea Osakidetzako lanpostu finko bat lortzeko; salbuespenetan, lehiaketa soila. Oso profil zehatza behar duten postuetan, merezimendu bidezko barne sistema.
Proba eredua. Azterketa eredu «berritzaileak» abiaraztea, postuen ezaugarrien arabera.
Merezimenduak. Sistema egonkor bat zehaztea merezimenduen baremazioa egiteko.
Desgaitasuna. Postuen %2 desgaitasun intelektuala dutenentzat izateko erak aztertzea.

EPAIMAHAIAK
Kideak. Epaimahai txikiagoak izatea (5-7 kide), konfidentzialtasuna bermatzeko. «Ahalegina» egitea gutxienez herenak elebidunak izan daitezen.
Zozketa. Epaimahaietan egoteko hautagaiak lortuta, zozketa bidez zehaztea mahaiak, «inpartzialtasuna» bermatzeko; aski hautagai ez badago, beste leku batzuetatik lortzea.
Etika. Jokabide kode bat zehaztuko da epaimahaietako kideentzat, eta konpromiso etiko bat sinatuko dute denek. Prestakuntza jasoko dute dituzten lan eta arauei buruz.
Estatistika. Emaitzen azterketa estatistikoa egiteko aukera.

AZTERKETAK
Irizpideak. Probak egin eta zuzentzeko irizpide homogeneo batzuk zehaztea, epaimahaien artean alderik ez izateko.
Proba teorikoa. Test bidezkoak izatea ahal denean, eta HAEE Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak ezartzea.
Proba praktikoa. Ez ezartzea mediku bakar batek, eta epaimahaien esku egotea. Ausazko elementu bat egotea, azkenean azterketan zer proba praktiko sartu zehazteko.
Zuzenketa. Gutxienez hiru kidek zuzentzea proba bakoitza.
Beste proba batzuk. Beste bide batzuk sartzea: elkarrizketak, test psikoteknikoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.