Irudia. Ollakarizketa

Duela 83 urte desagerrarazitakoen bila

BERRIA.
2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
1936ko kolpe militarraren beste hamasei biktimaren gorpuzkiak berreskuratu ditu Aranzadi zientzia elkarteak Nafarroan: Ollakarizketan, Txulapain ibarrean, Iruñetik hamabi kilometrora. Herritar batek emandako informazioari esker aurkitu dute hobia. Atzo eta gaur arituko dira lanean, eta 150 ikasleren bisita jasoko dute: biktimen senideek eta talde memorialistetako kideek azalpenak emango dizkiete. 2015etik 2019ra, hogei hobi eta 85 gorpuzki multzo aurkitu dituzte, Nafarroako Gobernuaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak lagunduta.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA