Angel Erro.
JIRA

Aberri mugikorra

2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Batzuetan (berez beti, edo ia beti, esanen nuke, baina has gaitezen batzuetanekin) neure burua turista nahiago izaten dut, bertakoa baino. Lanik gabeko lau egunotan egiaztatu dut. Antolatutako bidaia ez genuen bertan behera utzi, eguraldiaren iragarpenak euri jasa besterik ekarri ez arren. Aste Santu osoan ez dut nire itzala ikusi lurrean. Patxadaz hartzea erabaki genuen. Bertako lagun batekin hitzordua egin eta, bere lurraldearen izenean barkamena eskatuz bezala, denboralea deitoratu zuen. Berehala gogoetatu nuen guk, turistok, eguraldia gertakaritzat genuela; bertakoak, berriz, patutzat, patu apetatsutzat. Berarentzat aberria protagonista zen, bere inguruan pasatzen zenarena; guretzat, protagonistak gu ginen, gu eta gertagarritasuna. Mendebaldetik ekialdera higitu den depresio metereologikoa bezain mugikorra dut, edo izatea nahi nuke, aberria.

Beti, edo ia beti, turista nahiago izaten dut, bertakoa baino. Bisitatu dugun hiriburuan Locals only izeneko jatetxe bat, enigmatzat hartu duguna. Turistak erakartzeko tranpa errazaren (aukeran, errazegiaren) atzetik, turistak uxatu eta bertakoak biltzeko tokia balitz? Jatortasuna beti ihesean dabil, aberria nola. Amore eman eta jatetxe tipikoenera jo dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.