Angel Erro.
JIRA

Bilbea

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Egun hauetako batean gertatuko da. Baliteke hemen kontatzera noana dagoeneko gertatzen hasia egotea. Argi ikusi dut honela behar duela.

Hilobia irekitzean ezusteko handia hartuko dute bertaratutakoek, teknikariek zein agintariek. Gauez eta munduaren isilean jarduteko agindua bete dute, baina ez diktadorearen gorpuzkia bertatik ateratzekoa. Ez dago bertan. Ezinezkoa dirudi. Norbait aurreratu zaie? Baina nola? Eta noiz? Akaso kutxa hutsik lurperatuko zuten orain berrogeita hiru urte? Hala balitz, honetarako hainbeste buruhauste? Erorien Haraneko priorea, egunotan jakin denez Falangearen hautagaia izandakoa, galdekatu behar dute, ea zerbait dakien kontuaz. Edo (eta kasu honetan ikerketa diskretu bat hasieratu beharko lukete lehenbailehen) oraindik aldarrikatu gabeko ekintza iraultzaile berriagoa izan da? Baina nola? La casa de papel-eko bilbea txiki uzteko moduko plana izanen zen.

Hortik gutxira talde izengabe batek iragarriko du Espainiako errepide bazter batean, areka batean, lurperatu dituztela diktadorearen hezurrak, zehaztu gabe non. Herri guztietan auzolanak antolatuko dira, diruz eta tresneriaz ongi hornituak, Gerra Zibileko hildako guztiak beren senideen eskuetan uzteko eta hobiratze duinak eskaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.