Angel Erro.
JIRA

Txakurrak maiteago

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Ikerketa baten arabera, irakurri dut egunkari batean, txakurren jabeek bere maskota jendea baino maiteago dute. Zu harritzen zaitu? Notizia horretarako prestatuta gaude, inondik ere. Jendea berez, horrela, oro har hartuta, ez ohi da oso maitagarri gertatzen. Hala ere, ikerketaren ondorioa eskandaluzkoa izan daiteke hainbatentzat. Hainbat jenderentzat, hain zuzen. Ni neu eskandalizatu egiten naiz, edo eskandalizatuarena egiten dut, norbaiti horrelako zerbait entzuten diodanean edo animalien kontrako bidegabekeriengatik gizakien kontrakoengatik baino gehiago sumintzen direnean. Maitasuna esklusiboa baino ezin dela izan sinestearen ondorioa izan daiteke hori (gorrotoarekin eskuzabalagoak izan ohi gara). Eta indibidualismorako joeraren handitze eta nagusiagoaren seinalea ere bai. Maskota izateak dagoeneko ez du lagun hurkoarekiko konpromisoaren entrenamendua ematen, lagun hurkoaren ordezkoa bera baizik.

Baldintzarik gabeko maitasuna maiz aipatzen da txakurrez hitz egindakoan. Maitasuna dagoeneko ezaugarri hortaz libratu denean (jakina badaudela baldintzak eta mugak, jakina maitasuna ez dela betirako), definizio susmagarria bihurtu da. Maskotenganako amodio batzuek buruzalekeriaren antza dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.