Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

JIRA

'Bella ciao'

Angel Erro -

2022ko irailak 16

Laura Pausini kantari italiarrak uko egin dio Espainiako telebista bateko saio batean bere herrialdeko Bella ciao abesteari, kantak duen jite politikoa dela kausa. Anekdota txiki honek gauza asko esaten ditu.

Hasteko eta behin, Espainian kanta horrek nozitu izan duen desaktibazio ideologikoa; pentsa, Pablo Motos aurkezle lerdetsu eta istriborrera (are istribor muturrera) makurtutakoak bere emankizunean abesteko eskatu badu. Pasadizoak eskain dezakeen bigarren irakurketa ere ez da bihotz altxagarriegia. Inkestek Fratelli d'Italia-ko Arianna Meloniri ematen dioten hurrengo gobernuburua izateko aukera gero eta handiagoa berretsiko luke kantari ospetsuak alde batekoekin eta bestekoekin itxura ona eman nahi horrek. Pausini beren burua ez eskuineko ez ezkerrekoen artean kokatzen dutenen artean ikustearen etsipena alde batera utzita.

Eskuin muturra Italian hauteskundeak irabazteko aukera erreala edukitzera iristeko, ez eskuineko ez ezkerrekoen pasibitate aktibo handia behar izan da, laissez passer arduragabe ikaragarria. Berlusconi irrigarriak ireki zien atea Salviniri eta Meloniri, ikus-entzunezko merkatua monopolizatu eta mezu batzuk normalizatzera lagundu duen Berlusconik berak, Laura Pausini betatu lezakeenak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...