Angel Erro.
JIRA

Beste bat izan

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Ez guztia, baina gauza asko bai, ulertzen lagundu didan klabea eman dit Uxue lagunak. Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasen arteko (edo PSOEren eta Podemosen arteko) negoziazio haustura hizpide genuela, berak bota du susmoa zuela hauteskunde egunean bertan zeudela apurtuta negoziazioak, «Pedro Sanchez Albert Rivera bat da». Horrek, inpentsan, gogora ekarri dit Antonio Portela poeta inbidiagarriaren Mendebaldearen kultur historia laburra: «Virgiliok Homero izan nahi zuen./ Horaziok Pindaro izan nahi zuen./ Ovidiok Safo izan nahi zuen./ Dantek Virgilio izan nahi zuen./ Alaskak santa izan nahi zuen».

Bat-batean nik ere osatu dut Gaurko espainiar politikaren laburpena: Pedro Sanchez Albert Rivera bat da. Eta Albert Rivera, funtsean, Pablo Casado bat. Eta azken hau, Santiago Abascal nahi bat. Ezkerrari ere aplika dakioke beharbada, Iglesias (beti izan) delako ataka txarretatik bizirik atera den horietako biziraule bat, Pedro Sanchez bezala, baina honen arrakastarik gabe, hortzekin jaioa ematen du eta.

Euskal kulturari ere hedatzen hasi baino lehen (bertsolariek idazle, idazleek sukaldari, sukaldariek...?), lehen betebeharra dut aitortzea nik beti Uxue izan nahi izan dudala, Uxue Apaolaza, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.