Angel Erro.
JIRA

Sakrifiziorik ez

2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Oparotasunaren amaiera ofiziala iragarri duen Emmanuel Macronek hau izanen zuen buruan? Neurririk hartuko du Paris Saint-Germaineko futbolari eta entrenatzaile ospetsu pare bat, lekualdatze laburretarako hegazkin pribatuaren ordez trena erabiltzearen aukera, dirudienez, ekologiko bezain irri emangarriaren aurrean, prentsaurreko batean barrez lehertu izanaren kontra? Edo agian Frantziako presidentea, iragarpen solemne hura egitean, ez zen ekologiaz eta planetaren suntsipenaz ari, baizik eta, Francis Fukuyamak esan edo aitortu berri duenez, ordena liberalak exijitzen dituen sakrifizioez?

Ai, sakrifizioak! Autokritika bezala, besteei eskatu ohi zaie. Begira Confebask, abuztu hasieran, langileei «soldata moderazioa» eskatuta.

Hortzak garbitu bitartean etxeko txorrota ixteko esaten diguten berberek ez dutela milioika litro ur xahutzen dituzten golf zelaien kontra deus eginen jakitea amorragarria da. Sakrifizio pertsonalek ez dute deus konponduko, baina hemen kontua da futbolariak ez direla pertsona partikularrak (hortik prentsaurrekoko algarak). Eredugarri izateko eskatzeak ere ez nau konbentzitzen. Neurri hauek, hartzekotan, globalak behar dute, goitik hasi eta mundu guztiarentzakoak. Hots, sakrifiziorik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.