Angel Erro.
JIRA

Elizan

2023ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euritan hasi eta eliza batean sartu gara. Sartuko ginen edonola. Sinestunak eta turistak baino ez gara elizetara sartzen. Ni oraindik turistagoa naiz, fededuna baino. Nabari zaigu. Nire mutila, esaterako, hortxe ohartu da sakelakoa nonbait ahaztu edo galdu zaiola, aldare baten ederra argazkitan atxiki nahi izan duenean. Haren zenbakia sakatu dut nik, ea norbaitek hartu duen. Pessoaren etxe museotuan dute, eta, itxiera ordua gertu denez, korrika atera behar izan du bila.

Estrelako basilikangelditu naiz, esperoan. Nahiago nuke sakelakoa nik galdu banu. Zerbait poetikoa, sinbolikoa, errebelazioren bat, ekarriko zidan akaso, orain tekleatzen ari naizen bitartean sumatu ezin dudana.

Espiritualagoa izan nahiko nuke batzuetan (orain gutxi egiaztatu bezala esoterismoari buruzko liburu asko zituen Pessoak etxean). Susmoa dut mugikorrik gabe egoteak lagunduko lidakeela horretan. Baina nik sakelakorik gabe ez nuke asmatuko ezta sakelakoaren bila joateko bueltako bidea topatzen ere. Menpekotasuna zer den. Batzuetan irudi zait bera dudala jainko, berak nauela orientatzen, berarekin ez zaidala deus falta. Ainguratzen nau lurrazalean.

Eutsi nahi izan diodan arren, zutabe honen zirriborroa idazteko tentazioan erori naiz. Elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.