Angel Erro.
JIRA

Nork sinatua

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Zentsuratuak izan aurretik planifikatu baino mila lagun gehiago igandean bildu izana notizia pozgarria da. Justizia poetikoa. Baina nik poz handiagoa hartuko dut justizia justiziazkoa eginen den egunean. Ion Orzaizi leitu diogu Iruñeko alkatearen erabakiaren kontra prebarikazio salaketa jartzeko bidea ikertzen ari direla pailazoak. Horrek, zuzenbide administratibokoa gabe, auzi penala irekiko luke. Ez da txantxa. Nafarroako Kontseiluak (aholku batzorde gorenak) ez du balizko irregulartasunik ikusi, eta alkateak berak nahiko argi utzi zuen eragozpen ideologikoak zituela. Orzaizek larunbateko bere analisian galdera egiten zuen nork ote duen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontratua eteteko agindua sinatu (udalak ez du oraindik publiko egin) eta nork hartuko duen bere gain erabakia; kultura zinegotziak, teknikari batek, alkateak berak?

Gonzalo Boye abokatuak ere iradoki du Puigdemont, Junqueras eta Comin eurodiputatuen eskubideak urratzearen erantzule togadunak auzipetzeko aukera. Prebarikazioz, suposatzen dut. Eta berak ere galdera egiten du zergatik ez zuen Hauteskunde Batzorde Nagusiaren presidenteak eurodiputatu hautatuen zerrenda osatugabearen agiria sinatu. Bueltan etorri ahal zaienaren beldur?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.