Angel Erro.
JIRA

Hilabete bakarrean

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Macronek oparoaldiaren amaiera iragarri du eta Urkulluk bizarra utzi du; hortik egun batzuetara oso udazken eta negu konplikatuak datozela ohartarazi digu. Ur murrizketak egon dira Iparraldean eta izotz falta Hegoaldean. Euri urak edangarria izateari utzi omen dio mundu osoan. Uri Gellerrek gerra mentala deklaratu dio Putini, misilak desbideratzearekin mehatxatuta, eta Donostian Aste Nagusiko su artifizialak bertan behera utzi dira lehenengoz hogeita hamar urtetan. Salman Rushdie sastakatu dute. Segundo milaren baten aldeaz Asier Martinez iruindarrak ez du Espainiako bandera atera Europako atletismo txapelketan. Sempé hil da eta 20.000 uso mezulari galdu dira ekaitz baten erdian. Nancy Pelosi Taiwanera probokatzera joan da, eta Carlos Iturgaitzen semea Romoko jaietara. FinlandiakNATOn sartzeko bidean aurrera jarraitzen du eta bertako presidenteak droga test bat egin behar izan du. Jubilatuak kalera atera dira Bilbon, eta gizon bat aizkora batekin Gasteizen. Ursula Von der Leyen (errusiar) erregai fosilen garaia amaitzear dagoela eta merkatu elektrikoan esku hartzearen aldeko bihurtu da. Pablo Gonzalezek sei hil bete ditu espetxean. Lady Di hogeita bosgarrenez hil da eta Gorbatxov lehenengoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.