Angel Erro.
JIRA

Hilabete oso bat

2022ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaur hasi eta hilabete oso batez luzatuko den Nafarroako Komikiaren Azokak erakusketa berezia eskainiko dio Patxi Huarte Zaldieroari Iruñeko Kondestablean. Euskalerria Irratiko elkarrizketa batean entzun dut. Ahal bezain laster eginen dut hara hurbiltzekoa. Zuzenean margotu behar duen pareta ikusteko bada ere. Esan duenez, urteotako original guztiak esposizioan pilatuta erakutsi nahi du komikigintza lan serioa dela eta hartara emana dagoen langile batek zenbat lan egin behar duen ere, zenbat ekoiztu, bizibidea aurrera aterako badu. Lanordu horietako zenbat den inbisible, berriz, ez du esan.

Erakunde ofizial bati faktura entregatu berri diot, itzulpen batena, luzatu didaten ereduari jarraituta. Goian dagoenak jotzen du kukurruku. Lehenagotik hasita banuen ere, haiek itzulpena ofizialki onartu zuten eguna jarri behar izan dut lanaren abiapuntutzat eta amaipuntutzat faktura bidaltzearen eguna, kasualitatez hilabete oso bat. Lanari eskaini dizkiodan orduak jakinarazteko hutsunea ere bazegoen, baina hutsik utzi dut, depresioan eroriko ez banaiz.

Nerea Loiolak BERRIAn atzo idatzitako estreinako zutabea gaizki ulertu ez badut, automonoak gara, administrazioa baino, geure burua engainatu behar dugunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.