Angel Erro.
JIRA

Emozioak

2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Lagun batekin mintzo, galdetu dit ea Korrikarekin emozionatu nintzen. Berehala sumatu nuen galdera tranpa zela. Nitaz espero zuen erantzuna eman diot eta, orduan, dagoeneko nire solaskidetasunik gabe, luze eta zabal azaldu dit gu bion iritzia, euskal komunitateak Korrikarena nola bereganatu duen ez zaiola seinale onegirik iruditzen. «Euskal Herrian biziki gustatzen zaigu, helburua ahaztuta, bitartekoa gurtzea, bertan galtzea. Berdin gertatu zen Euskaraldiarekin. Zenbat eta zenbatek ez dute behin bere kilometroa korrituta, behin bere hamabost eguneko txapa emanda (eta eramanda), euskararen alde aski egin dutela uste izanen? Emozioa, bai, parrastaka! Negarretaraino emozionaturiko horietako zenbatek euskarazko liburu bat hartuko dute Aste Santuan irakurtzeko? Zenbatek eginen dute euskaraz emoziogune horietatik at? Nire lankideen artean batek ere ez. Hunkitzen denak uste du horrekin aski dela: bera sendatu da, katarsia egin du, baina egin, zer egin du? Nahi duzu nik esatea? Ongi asmatu zuen Jon Maia bertsolariak: superpotentzia emozional bat gara. Porque esa es otra. Eskerrak hurrengo bertso txapelketa nagusia ez dela datorren urtean. Bestela, 2022ra arte ez ginen euskal zirrararen burbuilatik jaitsiko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.