Angel Erro.
JIRA

Erbeste mugikorra

2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Zutabeari Aberri mugikorra (eta III) izena ematekotan egon naiz, aurreko biekin halako sail bat osatuta, baina garaiz zuzendu dut, erbesteak hobeto islatzen duelako gaur mintzagai dudana. Orain hiru egun liburuaren eguna izan zen (ni beti berandu iristen naiz guztira) eta, egia esan, liburuak, aberri gabe, erbestea direla esatea egokiagoa iruditzen zait, ihesetik duten horretan errendituz. Liburura makurtuta dagoena librea egoten da, inguruneari ez ikusia eginez. Giza justiziaren eskumenetik at. Liburu bakoitza pasaporte bat da, inon zigilatu beharrik gabea.

Beste erbeste mota bat, mugikorra honako hau ere, egon badago, ez hain atsegina. Twitterren norbaitek salatu duenez, joan den asteko Gazte Topagunean, Askatasun bulkadak Independentziara! lelokoan, batez ere gay gizonen artean ligatzeko Grindr aplikazioa ireki eta bertan agertzen zirenen ehuneko handi batek bere burua diskretutzat definitzen zuen, hots, armairuan eta nabarmendu nahirik gabe. Zinez hausnartzekoa. Zergatik hainbeste mutil abertzale gaztek bere burua erbesteratu behar dute oraindik sexuari dagokionez? Askatasun bulkadek norabide bakarrekoa behar dute? Esanen genuke ezetz. Hor badago, dena den, zer hausnartu eta zer egin asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.