Angel Erro.
JIRA

Zikloak

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut, Iruñeko anabasaren kulpaz, igandeko azken orduetara arte ez dudala Greziako hauteskundeen berri jakin, emaitzak dagoeneko publikoak zirenean, huts, Alex Tsiprasek eta Syriza alderdiak galdu duela. Behin aitortzen hasita, aitortu behar dut Tsipras oraindik Greziako presidentea zela gogoratzeko esfortzua egin behar izan dudala, hain nuen desagertutzat gizona. Non daude Europako ezkerrari lidergo berri eta garbia ematera zetozen agintari jator txuri horiek guztiak? Aspaldiko kuadrilla bat bezala, edo udalekuetako umeak bezala, berdin janzten ziren, alkandora zuriz, baina batez ere jakarik gabe eta gorbatarik gabe. Gabeziak ziren deigarriagoak haiengan beste ezer baino. Egin gabeak ere eraman ditu.

Greziakoa jakitean, aitortu behar dut, hondoan ez nau batere harritu. Politikaren ohiko zikloan pentsatu dut. Txio batean laburbildu du Mario Zubiagak: «Eskuinak krisia sortzen du. Jendeak ezkerrari ematen dio botoa. Kapitalaren Europak (Syriza bezalako) ezkerra makurrarazten du. Ezkerrak eskuineko politika egiten du. Jendeak bozkatzeri uzten dio. Eskuinak hauteskundeak irabazten ditu».

Ziklo horretako laugarren mailako azpibihurgune batean iragarrita daude hau bezalako deitorezko zutabeak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.