Angel Erro.
JIRA

Zalantza-malantza

2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Zer gertatuko da Arabako azken eserlekuarekin oraingo honetan? Utziko du Segoviako Sotosalvos herria Javier Marotok? Zenbatekoa izanen da abstentzioa? Nola eta noraino eraginen du? Zer estrategia erabiliko dute epizentroa Euskal Herrian duten alderdiek? Nafarroan zerrenda bateraturik aurkeztu ahal izanen dute alderdi euskaltzaleek? Baten batek buruan erabili du boto iradokizunak egin eta ez aurkeztea? Senatari autonomikoaren auziak nola eraginen du, txarrera, negoziazio horretan? Maria Txibiteri eta gainerako presidente autonomikoei komeni zaie, gobernuak osatu berrian, haien kudeaketarena dela uler daitekeen azterketa ustekabea?

Apirileko hauteskundeetako kanpaina leloak errepikatuko dituzte? Militante sozialistek «Riverarekin ez» oihuka hartuko dute Pedro Sanchez hautagaia mitinetan? HBOko zer telesail aipatzea jarriko da modan hurrengo asteetan egoera politikoaz mintzatzeko? Bipartidismoa hurbilago egonen da Espainian azarotik aurrera? Enpresariek-eta Ciudadanos erortzen utziko dute? Iñigo Errejonek zenbat mezu izanen ditu sakelakoan une honetantxe? Zenbat telebistatan elkarrizketatuko dute? Zu noiz, zer galderatan, zer egunetan, zer hautagaitan, nazkatu zinen honetaz guztiaz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.